XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DIAGNOSTIKOA

Ez nengoen neurerik onenean.

Baju nenbilen oso, ziplo eginda.

Eta ez zen edadea.

Ez naiz luze arituko, ez larritu; ez zintuzket ene aje eta desditxekin gogaitu nahi.

Lau hitz soilik, beraz, eta amaituko dut.

Triste nengoen eta seko asaldatzen hasia; han ez zegoen gauza onik.

Atzera gabe, burumakur, (taxisen) aginduriko mediku espezialistarengana jo nuen.

Frogak egin zizkidaten, hainbat egun luzetan zehar, zirenak eta bost.

Lau mediku hurbildu zitzaizkidan halako batean.

Kanpoan gupidagabe jotzen zuen eguzkiak.